Urruntze agindua urratuta emakumea eraso duelakoan gizonezko bat atxilotu dute Larrabasterran

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 19a, 09:59

Ertzaintzak 46 urteko gizonezko bat atxilotu zuen herenegun, asteartea, Sopelan, genero indarkeria delitua egotzita. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera, 15:15ak aldera jaso zuten abisua, Larrabasterrara gerturatzeko esanez. Antza, besoari helduz mina egiten ari zitzaion aipatu gizona emakumeari. Ertzaintzaren patruila bertara heldu zenean, banku batean jesarritako topatu zuten bikotea poliziek. Urruntzeko agindua zeukala egiaztatu ostean, gizonezkoa atxilotu egin zuten agenteek, Herrizaingo Sailak adierazi duenez. Argazkian, emakumeenganako indarkeriaren kontrako protesta Algortan, artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun