Pinosoloko auzian EAJ eta Ezker Batuaren arteko koalizioak izan duen jokabidea "kaltegarritzat" jo du Leioako Bilduk. "Baliteke herri honek esleipendunari milioi askoko kalte‐ordaina ordaindu behar izatea, eta horrek leioztarren poltsikoak itotzea", salatu du Bilduk. Egitasmoaren esleipenean izandako arau-hauste susmoei dagokienez, ikerketa batzordea eskatu du koalizioak. Gogoratu behar da proiektua bigarrenez esleitzea erabaki zutela, lehenengo erabakian forma akatsak egon zirelakoan. Horrek lehiaketan parte hartu zuten hainbat enpresen auzi-errekurtsoa ekarri du, baita Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzuak esleipendunari irekitako espedientea ere.
Torresoloko igerilekuak
Leioako kirol azpiegiturekin jarraituz, Torresoloko igerilekuen kudeaketa eredua "diru‐eralketa hutsa" dela adierazi du Bilduk. Zerbitzu publiko horren kudeaketaz arduratzen den Guedan enpresa pribatuak %12ko irabaziak lortzen ditu, kudeaketa horren emaitza ekonomikoa edozein dela ere. Torresolo bera defizitarioa izanda, Udalak %12a ordaintzen dio Guedani. Berriro ere diru hori leioztarron poltsikotik aterata", salatu dutenez.