Bizi-testamentuari buruz arituko dira gaur Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 19a, 12:58

Emakumeen Hitza elkarteak antolatuta, bizi-testamentuari buruzko hitzaldia eskainiko du Barrikan Sara Pasamar abokatuak. Hitzordua 18:00etan jarri dute, Ander Deuna kultur aretoan, Goierrin. Udal iturriek azaldu dutenez, bizi-testamentua idatzizko dokumentua da non pertsona batek aurretiaz bere borondatea aditzera ematen duen —bere burua adierazteko gai ez den momentuan hau bete dadin— nolako osasun laguntza eta tratamendu hartu nahi dituen adierazten dituelarik, edo zendu egiten denean, bere gorpu eta organoen norakoa azaltzeko asmoz. Pasamarrek horrekin erlazionaturiko kontu oro "modu sinplean" azalduko ditu eta galdera eta kezka guztiei erantzuna emango die. Argazkia: Barrikako emakumeak / © Emakumeen Hitza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun