Geologiako 4. Olinpiada jokatuko da ostiral honetan, urtarrilak 20, EHUko Leioa eta Erandioko campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultatean, goizeko 10etik aurrera. Proba horrekin batera, "Geologia Bizirik" zabalkunde jarduera egingo dute, aurreko edizioetan bezala. Helburua aipatu gaia ikasleengana hurbiltzea da, EHUko iturriek diotenez, "Bigarren Hezkuntzan geologia ia erabat desagertu denetik, ikasle askok ez baitakite unibertsitatean lantzen den zientzia bat denik eta hori jakitea ezinbestekoa denik planeta ezagutzeko". Xabier Murelaga Estratigrafia eta Paleontologia Saileko irakasleak iragarri zuenez, "olinpiada autonomiko hau irabazten duten lau ikasleek martxoaren 24an Santanderren egingo den Espainiako 3. Geologiako Olinpiadan parte hartuko dute". Argazkian, hainbat fakultate Leioa eta Erandioko campusean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!