Erandioko Udal Euskara Zerbitzuak martxan jarri du ohiko euskarazko ipuinen lehiaketa, dagoeneko bere hamaikagarren ediziora heldu dena. Era berean, laugarren aldiz, bertsopaper lehiaketa ere antolatu du Euskara Zerbitzuak.
Biek ala biek apirilaren 27a izango dute epemuga eta lanak Udaletxean dagoen Euskara Zerbitzuan bertan eman ahal izango dituzte Erandioko edozein ikastetxeko ikasleek zein erandioztar guztiek. Sarien artean, udalerriko saltokietan erosteko 45 eta 150 euro arteko bonoak banatuko dituzte, kategoria ezberdinetan. Bertsozaleen kasuan, hiru kategoria izango dira: hamabi urtetik berakoena, 13 eta 16 urte bitartekoena eta 17 urte edo gorakoena. Txikienek gutxienez 3 kopla egin beharko dituzte gutxienez, eta gehienez 3 bertso. 13 eta 16 urte bitartekoen gutxienekoa 4 kopla eta gehienezkoa 8 bertso izango dira. Nagusiek, berriz, 8 kopla eta 12 bertso artean idatzi beharko dituzte. Gaia eta doinuak libreak izango dira, baina ezinbestekoa izango da sortaren doinua ongi adieraztea. Argazkia: cc-by
Freddy The Boy.