Iluntzean hiru kontzertu aukeran izango dituzte eskualdeko musikazaleek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 19a, 19:16

Gaur iluntzean hiru musika emanaldi ikusteko parada izango dute eskualdeko melomanoek, gustu guztietarako, gainera. Besteak beste, iluntzeko 20:30ean Mountain Men Bilboko rock laukotea hartuko du Leioako Kalian hiri kultur guneak. Sarrera hiru eurotan eskura daiteke. Areetako Zear-Bide tabernan, berriz, No Surrender boskote bilbotarrak pop ingelesaren hainbat bertsio eskainiko du gaueko 10etatik aurrera. Getxo Zuzenean! ekimenaren barruan, Itzubaltzeta / Romoko West Side ostatuak Sam & Jam bikotea izango du 20:00etan, sarrera doakoa izango dela. Argazkian, No Surrender bilbotarrak Sopelako La Triangu tabernan emandako kontzertu batean / © No Surrender.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun