Otsailaren 11rako, larunbata, autodefentsa ikastaroa antolatu du Itzubaltzetako Emakume Asanbladak. Eskolak goizeko 10:30etik 13:30era eta arratsaldeko 15:00etatik 18:00etara emango dituzte. Tailerrerako erabiliko duten gelara abiatzeko, Gobela kiroldegiko liburutegian jarri dute. Ikastaroak toki mugatuak ditu eta izena emateko epemuga otsailaren 4a izango da. Bitartean, Branka herriko tabernan jarritako zerrendan sartzeko aukera izango da. Tailerra eta bazkariarengatik sei euro ordaintzea eskatu du IEAk. Autodefentsa tailerrean alde fisikoari erreparatuko diote, defendatzeko metodo ezberdinak aztertuko dituztela. "Baina hori baino garrantzitsuagoak diren konfiantza eta autoestimua lantzen ere ikasiko dugu", itzubaltzetarrek azaldu dutenez. Argazkian, iazko uztailean 15ean, herrian izandako bortxaketa saiakera bat, jazarpenak, jarraipenak eta irainak salatu zituzten.