Udal aurrekontuak lantzeko batzar orokorra egingo dute gaur Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 20a, 01:27

Udal aurrekontuak lantzeko lehenengo parte-hartze prozesua azken txanpara heldu da Sopelan. Bildu koalizioak osatzen duen Udal Gobernu Taldeak gaurko deitu du batzar orokorra. Hitzordua arratsaldeko 7etan jarri dute Kurtzio Kultur Etxean eta bertaratzera deitu dituzte herritarrak. Bilkuran, prozesuaren lehenengo balorazioa egin eta etxez etxe zabaldutako inkestaren emaitzak emango dituzte, koalizioko kideek argitu dutenez. Horretaz gain, 2012ko aurrekontuak egiteko lehentasunak zehaztu eta gainontzeko alderdi politikoekin izandako negoziazioen berri emango dute. Orain arte lau batzar egin dituzte, auzoz auzo: Sopelmar, Arriatera, Larrabasterra eta Sopela erdigunean, hurrenez hurren. Orotara, 160 auzokidek parte hartu dute bilkuretan eta 380 inkesta jaso dituzte bueltan, Sopelako Bilduk aipatu duenez. Argazkian, zabaltzen ari diren kartela.

Plazaratutako bideoa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun