FBIk Uribe Kostako hainbat musikariren diskoak ezabatu ditu saretik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 20a, 17:54

AEBtako FBI agentzia estatubatuarrak fitxategiak Internetetik jaisteko MegaUpload webgune ospetsua itxi du bart, eta lau langile ere atxilotu ditu. Enpresari informatika-piraterian jardutea eta 500 milioi dolarreko iruzurra egitea leporatu diote, fitxategiak musika eta zinema industriek copyright pean dituen filmak eta diskoak zirelakoan. Halere, Gorka Julio blogaria eta Elurnet enpresako informatikariak EITBri azaldu dionez, Megaupload.com fitxategiak jaisteko erabiltzen diren zerbitzari askoetariko bat baino ez da eta bertan "denetarik" topa zitekeen, "jendeak igotakoa". Bai copyright-peko materiala baita norberak egindako dokumentuak edo grabatutako abestiak baita ere. Eskualdeari dagokionez, gutxienez, Siroka, Moby Dick eta Josu Doncel musikariak kaltetu ditu FBIren sarekadak. Moby Dick eta Doncel bakarlariek disko bana, "Covers" eta maketa, hurrenez hurren, galdu dituzte. Siroka taldearen kasuan, bertan zintzilikatu zuten "bihotzetatik zintzilik" abestia. Argazkian, Moby Dick / cc-by-nc-sa Moby Dick Love.

Gorka Julio blogariak egindako adierazpenak (© Eitb.com

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun