Uribe Kosta eta Erandioko
Justuri irrati egitasmoa era askean zabalduko ditu bere eduki guztiak. Irrati euskalduneko talde bultzatzaileak jakinarazi duenez, komunikabideak sortuko dituen saioak, audio korteak, albisteak eta bestelako edukiak ez dira copyright-ez "giltzapetuta" egongo. Horren ordez,
creative commons lizentziaren pean jarriko dituzte eskura Interneten, nahi duenak doan eta nahieran erabili, jaitsi eta berrerabiltzeko. Horretarako,
atribuzioa deritzoten lizentzia (cc-by) aukeratu dute, iturria aipatzea besterik ez duena eskatzen. Neurria aho batez hartu zuten atzo, ostegunean, egindako batzarrean "euskarak jada nahiko muga eta oztopo dituelako. Alde batetik, gure asmoa euskaldunei euskarazko baliabideak topatu eta erabili ahal izateko lana erraztea da eta beste aldetik kultura aske izan behar delakoan gaude", adierazi dute.