Auzolanak izango dira bihar Erandioko Kalezulo gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 20a, 19:43
Larunbat honetan, urtarrilak 21, auzolanak egingo dituzte Jose Luis Goioaga etorbideko Faro enpresa ohian kokatutako Kalezulo gaztetxean. Goizeko 9:30etatik aurrera lanean arituko dira zentro sozial autogestionatuaren dinamika ahalik eta lasterren martxan jartzeko. Hormak eta lurrak garbitu, gaztetxea atondu, teilatua konpondu... egingo dituzte Erandioko Gazte Asanbladak azaldu duenez. Hartara, inguruko herrietako zein tokiko jendeari gaztetxea eraikitzen laguntzeko gonbitea luzatu diete. Bazkaria ere egongo da. Bestetik, otsailaren 17an, Erandioko 5. Gazte Inauteriak ospatuko dituzte, "eta nola ez aurtengoan bai, inauteri jaia gaztetxean izango da", zehaztu dutenez. Argazkian, okupatu eta berehala, gaztetxe jaio berriari sostengua ematera joandako gazte batzuk.
2011ko urriaren 23an, Erandioko Gazte Asanbladak herriari aurkeztu zion Kalezulo gaztetxea, baina hurrengo egunean goizean dozena bat udaltzainek ostikadaka eta epai-agindurik gabe zentro sozialaren atea bortxatu, barruko materiala bahitu, lokala itxi eta hiru lagun identifikatu zituzten. Urriaren 25an Jose Luis Goioaga etorbideko Faro enpresa ohia berriz okupatu zuten neska-mutilek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun