Ertzaintzako zortzi polizia sartu dira gaur iluntzeko 8ak aldera Itzubaltzeta / Romoko Branka kultur elkarteak kudeatzen den herriko tabernan. Poliziek Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" herriko kazetari, idazle eta presoaren argazkia zuen kartel bat eraman dute bahituta, Brankako kideek adierazi dutenez. Horretaz gain, agenteek argazkiak atera dizkiete lokalean diren beste argazki batzuei. Poliziek esan dutenaren arabera, aretoan presoen argazkiak zeudeneko salaketa bat jaso dute. Operazioan zehar, kultur elkartean txandan zegoen bazkidea identifikatu dute eta berari leporatu diote hartutako argazkia. Bestalde, bi bezero bultzatu dituzte, lekukoen arabera. Operatiboan 18 ertzainek hartu dute parte, haietako bi kalez-jantzita. Argazkian, Gonzalo Casal iazko urriaren 14an, Itzubaltzeta / Romon, gaixorik duen
ama ikustera etxera ekarri zutenean.