Rodolfo Ares Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Herrizaingo sailburua eta Jorge Fernandez Espainiako Barne ministroa Leioako Artatza jauregian elkarrizketatuko dira bihar, asteartea. Lakuako Exekutiboak jakinarazi duenez, hitzordua Espainiako Segurtasun Indarretako buruzagiek Ertzaintzako arduradunekin izango duten batzarraren baitan izango da. Ministroa goizeko 10:45ean helduko da Artatzara eta 12:30ean Terrorismoaren Biktimak Oroitzeko Zentroa sortzeko lankidetza hitzarmena sinatu ondoren prentsaurrekoa emango du Aresekin batera. Prentsara begirako ekitaldiak gora-behera, Ares eta Fernandezek 25 minutu izango dituzte bilera egiteko. Bestalde,
Eduardo Andrade Getxoko PPren zinegotziak sare sozialetan zabaldu duenez, Fernandez EAEko PPren Zuzendaritza Batzordean izango da 18:30ean. Argazkian, Jorge Fernandez Diaz hilaren 13an Madrilen, Poliziaren Gobernu Juntako komisario berrien kargu-hartzean / ©
Espainiako Barne Ministerioa.