Maidagango lurpeko bidea bihar estreinatuko du metroak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 23a, 14:10

Metro Bilbaoko trenak lurpetik igaroko dira Getxoko Maidagan kaletik bihartik aurrera. Izan ere, Bizkaiko Garraio Partzuergoak Efe albiste-agentziari jakinarazi dionez bihar, asteartea, irekiko dute bertako tunela. Oraingoz, martxoaren bukaeran lanak amaitu arte, bide bakarra egongo da irekita. Orduan amaituko da bi urtez garatutako proiektua. Bitartean, metroa kautelaz bidaiatuko da Bidezabal eta Ibarbengoa-Getxo geltokien artean, abiadura gutxituz. Halere, BGPren ustez, horrek ez du metroaren ordutegietan eta maiztasunetan eragingo. Bestalde, lana amaitu ondoren, trenbideko zonaldea, 3.500 bat metro koadro, beste erabilpen batzuetara bideratuko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun