Magisteritzako ikasle ohiei diplomak emango dizkiete ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 23a, 18:02

Ostiralean, hilak 27, EHUko Leioa eta Erandioko campuseko Irakasleen unibertsitate eskolak diplomak banatzeko ekitaldia ospatuko du. Zeremonia eguerdian gauzatuko dute campuseko Areto Nagusian. Bertan, 2010-2011 ikasturtean ikasketak bukatu dituzten ikasleei emango dizkiete diplomak. Guztira, 542 ikaslek jasoko dituzte agiri ofizialak.. Espezialitateak kontuan edukita, honela daude banatuta 2010-2011 ikasturteko diplomak: 156 Haur Hezkuntzakoak dira, 142 Lehen Hezkuntzakoak, 58 Musika Hezkuntzakoak, 58 Atzerriko Hizkuntzakoak, eta 128 Gizarte Hezkuntzakoak. Halaber, ekitaldian zehar aipamen berezia jasoko dute promozio honetan kalifikazio onena eskuratu duten hiru ikasleek. Era berean, erretiroa hartu duten irakasleei eta Eskolan 30 urte egin dituzten langileei omenaldi berezia eskainiko diete. Besteak beste, Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea, Isabel Celaa Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua eta Gurutze Ezkurdia, Unibertsitate Eskolaren zuzendaria izango dira bertan. Argazkian, ikasle batzuk eraikin berrirantz abiatzen artxiboko irudi batean / © EHU.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun