Ion Etxegarairen gaineko jazarpena salatu dute Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 23a, 18:06

Sopelako erdigunetik manifestazioa egin zuten atzo eguerdian Ion Etxegarai Begoña gazteari elkartasuna adierazi eta "jazarpen errepresiboa" bertan behera gera dadin eskatuz. Gernikako Akordioaren tokiko sinatzaileek deituta, 200 lagun inguru kaleetatik ibili ziren aldarrikapen horiek eginez, Sopela.net agerkari digitalak zabaldu duenez. Iturri horren arabera, hasi baino lehenago Ertzaintzaren furgonetak herritik ibili ziren eta manifestazioa hasi baino hamar minutu lehenago deitzaileengana hurbildu ziren manifestazioaren mugak zeintzuk ziren "gogorarazteko". Presoen argazkiak ez ateratzeko agindua eman zuten eta, horretaz gain, manifestazioaren leloak baimenean azaldutakoak izan behar zirela agindu zuten. Argazkia: © Sopela.net.

Manifestazioa problemarik gabe burutu zuten eta amaieran Sahararen aldeko Nuyum elkarteko kide batek eta Sopelako Gazte Asanbladako beste batek adostutako komunikatua irakurri zuten. Ion Etxegarairen askatasuna eta absoluzioa eskatu zuten, "bide errepresiboak betiko alboratzeko" aldarrikapena eginez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun