Azken 30 urte hauetan ez bezala, 2012ko aurrekontuak era parte hartzailean lantzen ari da Sopelako Udala. Bilduren Gobernu Taldeak prozesu parte hartzailea martxan ipini zuen eta "pozik egoteko motiboak" badituzte, aipatu dutenez. Sopelako lau gunetan batzarrak burutu dituzte eta pasa den ostiralean batzarra orokorra egin zuten. Guztira 200 auzokide baino gehiago zuzenean parte hartu dute eta gainera hitza hartu dute, balorazio eta proposamen ugari eginez, Sopela.net agerkari digitalak zabaldu duenez. Larrabasterran eta Sopelako erdigunean lehenengoak izan ziren. Gero Sopelmar eta Arriatera auzokoak etorri ziren. "Bi auzo horietan herritarrak ekimen honekin oso eskertuta agertu ziren", aipatu iturriak azaldu duenez. Ostiralean ia ehun herritar Kurtzio Kultur Etxean bertaratu ziren eta ondorioak, balorapenak eta proposamenak ezagutu zituzten. Aurreko batzarretan bezala, proposamenak ugariak izan ziren. Argazkia, ostiraleko batzar orokorra / © Sopela.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!