Bihar, asteartea,
Iñaki Aurrekoetxea Zubilaga “Sope” euskal iheslari politiko sopeloztarraren heriotzaren 16. urteurrena izango da, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoran gogoratu duenez. Aurrekoetxea Bordeleko ospitalean hil zen, Baionako bere etxean koman zegoela aurkitu ondoren, orain dela sei urte zendutako
Aitor Elortza Unanue algortarraren antzeko egoera batean. Aurrekoetxea espetxetik irten eta, Guardia Zibilak jazarrita, ihes egin behar izan zuen 1979ko urtarrilean. Hamazazpi urte egin zuen herritik kanpo, "iheslariaren bizimodu eta tentsio latzetan", Uribe Kostako AAMk zehaztu duenez. Azkenean, ospitalean hil zen 1996ko urtarrilaren 24an, gaixotasun kroniko baten ondorioz. Argazkian, David Alvarez Peña "Dabi", Mario Alvarez Peña eta Iñaki Aurrekoetxea Zubillaga "Sope"-ren irudiak, 2011ko Gudari Egunean / ©
Sopela.net.