Koldo Mediavilla EBBko Arlo Instituzionalaz arduratuko da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 23a, 20:31

Koldo Mediavilla Amarika kazetari, "Deia" egunkariko kolaboratzaile eta Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariorde getxoztarra EAJren Euzkadi Buru Batzarreko Arlo Instituzionala kudeatuko du. Horrela jakinarazi du gaur Efe albiste-agentziak. Izendapena EBBk burutu duen bigarren batzarrean erabaki dute. Mediavilla idazkari nagusia izateko hautagaien artean kokatu zuten, baina azkenean ardura hori Pilar Garcia de Salazar arabarrak hartu du. Garcia de Salazar Ardanza lehendakariaren idazkaria izan zen, 52 urte ditu eta Zuzendaritza eta Euskal Ikasketak amaitu ditu. Egun, Arabako Batzar Nagusietako prokuradorea da. Argazkian, Koldo Mediavilla / © EAJ.

Iñigo Urkulluk zuzendutako EBBko beste kideek honako lanak izango dituzte: Gonzalo Saenz de Samaniegok Ekonomia eta Garapen Iraunkorra kudeatuko du; Joseba Aurrekoetxeak, ordea, Organizazioa eta Hauteskunde Prozesuak izango du bere esku; Nazioarteko Arloan Iñaki Goikoetxeta jarraituko da; Aitor Olaizola Gizarte Arloan murgilduko da; eta Kultura, Gazteria, Kirola eta Hiritartasuna Lorea Bilbao eta Nekane Alonsoren artean kudeatuko dute
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun