Kontsumo taldeei buruzko hitzaldia emango dute bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 23a, 21:14

Getxo udalerriko M-15 mugimenduak eta Auzokideok plataformak antolatuta, bihar, asteartea, kontsumo taldeen inguruko hitzaldia izango da entzungai Algortako Villamonte kaleko kultur etxean, arratsaldeko 7etan. Solasaldian, Nekasarea proiektuaren inguruan arituko dira Bizkaiko EHNEko kidea bat eta bertako ekoizle bat. Hitzaldia espainolez izango da eta bertan Sonia Ingunza eta Pello Fuente Arratiako eta Areetako baserritarrek parte hartuko dute. Egun, eskualdean bost kontsumo talde daude, haietako hiru biharko hizlariek koordinatuta. Antolatzaileen xedea baserritarra eta kontsumitzaileen arteko bitartekari gabeko talde gehiago sortzea da, elikadura biologikoa sustengatuz. Argazkian, Sonia Ingunza aurretik Algortan emandako beste hitzaldi batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun