Agate Deuna bezpera prestatzeko batzarra egingo du bihar Berbalamiñek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 24a, 14:34

Usadio zaharrari eutsiz, otsailaren 4ko Agate Deuna bezperan, larunbatean, baserriz baserri kantuan ibiliko dira Berbalamiñe Leioako euskara elkarteko lagunak. Horregatik, parte hartuko dutenekin egoteko, egunaren nondik norakoak azaltzeko eta ekarpenak jasotzeko bilera bat egingo dute bihar, asteakena. Hitzordua 19:30ean jarri dute Lamia AEK euskaltegian. "Zuen iritziak, ekarpenak eta parte hartzea gogo handiz jasoko ditugu. Beraz, ez hutsik egin. Horrekin lotuta, zuen asistentzia konfirmatzea eskertuko genuke", adierazi dute Berbalamiñekoek. Argazkian, neska-mutikoak Leioako San Bartolome baseliza ondoan abesten, Agate Deuna bezperan / © Leioa.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun