Confebask, SEA eta Cebek enpresarien elkarteek eta Ertzaintzak ukatu egin dute ETAk azken hilabeteotan merkatari txikiei "estortsio egin" dienik, Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroari erantzunez. "ETAren estortsioa" hizpide duen
"La Gaceta"-ren artikulu baten inguruan galdetuta, Diazek atzo esan zuen albistea hedabideetan azaldu bada, "merkatari eta norbanakoek esperientzia hori pairatu eta salatu egin dutelako" izan dela. "Horrek erakusten du lanean jarraitu beharra dagoela", gehitu zuen Barne ministroak: "ETAk egitura urriagoa duen arren, aparatu logistikoa mantendu nahi du". Aldiz, "El País" egunkariak dioenez, Ertzaintzaren eta Eusko Jaurlaritzaren iturriek azaldu dute Diazek eta La Gacetak estortsio gisa definitu dutena borondatezko ekarpen bat dela, ETAko presoen senideei kartzeletarako joan-etorriak ordaintzen laguntzeko.