Laura Mintegi idazle algortarraren "Sisifo maite minez" (Txalaparta, 2001) eleberria nederlanderaz argitaratu da "Sisyphus verliefd" izenburuarekin, Zirimiri Press argitaletxearen ekimenez eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz. Peter Smaardijkek egin du itzulpena, Etxepare Institutuko iturriek adierazi dutenez. Liburuaren aurkezpena Amsterdameko Perdu fundazio literarioan egin zen, eta bertan solasean aritu ziren Laura Mintegi eta Amsterdamen bizi den Aitziber Renteria psikologoa. Zirimiri Press argitaletxea hizkuntza txikien fikzioan eta saiakeran espezializatuta dago. Henrike Abasolo euskaldunak eta Cristina Richarte katalanak sortu zuten eta "Emekiro" izenburuarekin euskal emakume idazleen narrazio sorta plazaratu zuten nederlanderaz iaz. Argazkian, Laura Mintegi Uribe Kostako irakurleen txokoan / cc-by
egizu.