Itzubaltzetako jai batzordeak batzar irekia egingo du iluntzean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 24a, 18:56

2012ko jaiak antolatzeari begira, Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako Alaiak jai batzordeak asanblada irekia egingo du gaur kultur etxean, udal euskaltegiaren behekaldean, iluntzeko 8etan. Elkarteak "herriko zenbait ekimen antolatu eta aurrera eramateko prest" dauden herriko koadrila eta auzokide guztiak bertaratzeko gonbidatu ditu. Izan ere, abuztuko jaien antolaketan ez ezik kultur eragileak Inauteriak, Olentzero, Koadrila Eguna eta Gurulako Azokan hartzen du parte. Jai batzordea "jende guztiarentzat irekita dagoela" gogoratu dute. Bilerak asteartero egiten dituzte kultur etxean, 20:00etan. Argazkian, hainbat neska-mutil eta gazte jai batzordeak 2009an antolatutako Pintxo Egunean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun