Eski asteburu pasa antolatu dute Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 25a, 12:42

Gorlizko Turismo Bulegoak Aragoiko Formigal herrira antolatu du bidaia otsailaren 3tik 5era arteko asteburutako. Tokiko iturriek adierazi dutenez, udalerrian erroldatuek zein kanpokoek dute aukera eskiatzeko irteera horretan parte hartzeko. Horretarako, Turismo Bulegoan bertan eman beharko dute izena, urtarrilaren 29a baino lehen. Bidaia 165 euro kostatzen du gorliztarrentzat eta 175 euro gainontzekoentzat. Salneurriaren barruan daude autobus bidaia, Midi apartamentuetan ostatua, larunbatean eta igandean eskiatzeko forfaitak, asegurua, eta larunbateko gosaria eta afaria zein igandeko gosaria. Argazkia: © Gorliz.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun