Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatu duen “Jolasa baino gehiago” jardunaldietan parte hartuko du Bizarra Lepoan euskara elkarteak. "XXI. mendeko euskaldunon elkarteen haur eta gazte esparruaren markoa definitzea du helburu jardunaldiak. Alde batetik, euskaldunon elkarteen aisialdi jardueren ezaugarri komunak definitzeko beharra daukagulako. Eta bestetik, gure aisialdiko jardueren bitartez eraginkorragoak izateko", azaldu dute getxoztarrek. "Haur eta gazte arloa zergatik, zertarako eta nola landu beharko litzateke? Zeintzuk dira gazteen parte-hartzerako aukerak euskaldunon elkarteetan?". Galdera horiei eta beste batzuei erantzun nahi diete, otsailaren 2an eta 3an, Durangoko Landako elkartegian izango diren jardunaldietan. Argazkian, begirale bat hainbat umeekin Algortan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!