Euskal karaokea egingo dute ostiralean Sopelako herriko tabernan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 25a, 13:22

Ostiral honetan, urtarrilak 27, euskal karaokea egingo dute, 22:00etatik aurrera, Sopelako herriko tabernan. Bertokoek adierazi dutenez, "galdu ezin duzun plana daukazu! Dutxako abeslari frustratuentzat, kantu-poteoetan emozionatzen zaretenontzat, parrandan ordu txikitan etxera abesten bueltatzen zaretenontzat, Euskaraokean parte-hartu ezinik geratu zinetenontzat...". Hartara, "lagunak, ezagunak, etsaiak, gurasoak, seme-alabak zein aitite-amamak" gonbidatzera deitu dituzte sopeloztarrak. Dagoeneko "herrikoan" bertan zein Laiak eta Erroia tabernetan daude jarrita izen-emateko kartelak. Bestalde, gogoratu dutenez, hileko azken ostiralero bezala, presoen aldeko kontzentrazioa izango da udaletxeko plazan, 20:00etan. Argazkian, herritarrak kantu kantari Sopelan / © Aitxu!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun