Egin Dezagun Bidea ekimenaren
Algortako Herri Bilguneak luzatutako gonbiteari erantzunez,
ELA eta
LAB sindikatuek parte hartuko dute euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko hilaren 27ko elkarretaratzean, 20:00etatik aurrera, Telletxe plazan. Algortako Herri Bilguneko kideek azaldu dutenez, urte bukaerara arte egin bezala,
Etxerat elkarteak herriko eragile eta elkarteen esku utzi ditu hileko azken ostiraletako deialdiak, "presoen eskubideen babesa herriari dagokiola" uste dutelako. Euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak babesteko konpromisoa adierazten duen kinkea eragile batetik bestera igaroko da hilabete bakoitzeko azken ostiralean, hurrengo deialdia iritsi arte. Tartean, hilabete oso bat izango du dagokion elkarteak, horren alde lan egiteko. Urtarrileko azken ostiralean herriko presoen senideen eskuetatik ELA eta LAB sindikatuetako ordezkarien eskuetara igaroko da kinkea. Argazkian, LABek presoen alde Algortan egindako kontzentrazioa, artxiboko irudian.