"Auzolanean eta denbora librean egindako proiektu herrikoi gisa" definitzen du dokumentala Castrok. Horrekin batera, istorio propioak kontatzearen garrantzia azpimarratzen du: "Gure istorioak kontatzen ez baditugu, ahanzturan gal daitezke, edo bestela besteek konta ditzakete gure ahotik". "Herrialde berdea" izenburuak baditu aurrekariak. 70eko hamarkadan izen bera zuen ipuin bat argitaratu zuten, Iharrak berak idatzitakoa. Hori oinarri hartuta, animaziozko film labur bat egin zuten, baita izen bereko abesti bat ere.
"Herrialde berdea" dokumentalaren aurrerakina