Joxi Basterretxea Polo idazle eta unibertsitateko irakasleak "Azken tranbiaren itzala" bere eleberriaren nondik-norakoak azalduko dizkie gaur eskualdeko literatura zaleei. Izan ere,
Egizu! elkarteak antolatzen ohi duen Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoak aipatu liburua aukeratu zuen irakurri eta hausnartzeko. Hitzordua, iluntzeko 8etan jarri dute Algortako Karitate kaleko Aldai Patronatuan. Eleberria 1938ko uztailaren 30ean abiatzen da, "faxistek Bilbo hartu zutenetik urtebetera, hiriburutik hurbil den herri batean". Bertan, hari bi gurutzatuko dira. Batetik, auto ofizial batean zenbait frankista nabarmen datoz: Augusto Beitia armadore eta estraperlista eskrupulu gutxikoa, eta Miguel Maria Sasnar, kazetari militar barren ustelekoa; misio ezkutu bat izan barri dute Bordelen, bizirik dirauen gerrak horrelako lan beltzak ere eskatzen baititu oraindik. Argazkian, Joxi Basterretxea Uxue Alberdirekin batera Santutxuko Irakurlearen Tartean emandako hitzaldi batean / cc-by-nc-nd
Mahatsorria.