Zuhaitz landaketa eta Abrako hondar-erauzketaren kontrako protesta izango dira bihar Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 27a, 12:53

Lurralde Zati Planaren (LZP) Aurkako Asanbladak deituta, bihar, larunbata, zuhaitz landaketa egingo dute Getxo aldean. Hitzordua goizeko 10etan jarri dute Bidezabalgo metro geltokian. Baina, "Lur barik arnasarik ez!" leloari eusteaz gain, itsaso eta kostaldeaz kezkatuta agertu dira LZParen kontrakoak. Besteak beste, Portu Zaharreko arrantzale, Itsasoruntz ekimena, EHSF, Getxo Surf, Getxo Bizia, Getxoko Bildu, UKBERRI.NET agerkari digitala eta Getxoko Auzokideok taldearekin bat egin dute Abra Bizirik Getxoko plataforma eratzeko. Bihar bertan, Bilboko Portuko Agintaritzak Luzuero gaina inguruan egin gura duen hondar-erauzketaren aurka protesta egingo dute, 13:30ean, Algortako Portu Zaharrean. Aurretik, 12:30ean, haurrentzako jolasak eta puzgarria izango dira. Eta kontzentrazioaren ondoren luncha.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun