Equo Bizkaiaren ustez, ingurugiro inpaktuak nahiko kontutan hartu gabe, burutuko den proiektu baten inpaktu guztiak ezagutu eta argitaratzea ezinbestekoa da, eta udaletxeko arduradunek informazioa agertzean izandako geldotasuna gaitzesten dugu.
Guzti hau dela eta, Equo Bizkaiak Abra Bizirik plataformak deitutako elkarretaratzearekin bat egiten du, proiektuaren ingurugiro-bideratze independente baten aldeko herritargo eta jendartearen kontzientzia pizteko, proiektuaren inpaktuen inguruko informazio objektiboa lortu eta zabaldu ahal izateko esperantzarekin, bere egokitasuna birkontsideratu ahal izateko.