Joan den uztailaren 7an Alex Arana Etxebarria plentziarra auto istripu batean zendu zen. Kandelaria kultur elkarteko kideek oroitu dutenez, "gure laguna musikazale amorratua, ofizioz argi teknikaria eta zinema maite zuen mutila" zen. Biharko, larunbata, gertuko lagunek bere omenezko kontzertua antolatu dute
Bilboko Kafe Antzokian, Kandelariakoekin batera. 21:30etik aurrera, "Mikrofest" jaialdia "gau berezia" izango dela agindu dute. Batetik, musika eta zinema uztartzen dituen
Cobra taldea arituko da eta bestetik
Zea Mays. Talde biek emanaldi bereziak prestatuko dituzte egun honetarako. Beren ohiko errepertorioez gain moldaketa eta bertsio ezberdinak zuzenean entzuteko aukera izango da. Ondoren hainbat dj-ek lekukoa hartuko diete musikariei. Sarrera txarteldegian eros daiteke 12 eurotan. Bestalde, Alex zinemazalea ere bazela eta, bere omenez datorren uztailean "
Mikrofilm Short Festival" zinema beltz jaialdia antolatu nahi dute Plentzian. Kontzertutik aterako den dirua jaialdia antolatzeko erabiliko da. Argazkian, Aiora Renteria, Zea Maysen abeslaria / cc-by-nc-nd
Igor Zalbidea.