Algortako Aretxondo kalean ia erabili gabe dagoen orube publikoari ateak zabaltzeko adostu den behin betiko proposamena ezagutzera emateko asmoz, erakusketa antolatu du Getxoberpiztu! ekimenak, Torrene kaleko merkatuan. Mostra ostiral honetan zabalduko dute, 18:30etik aurrera tokian bertan izango den Ideia Jana-ren bitartez. "Bertan, prozesu parte hartzailearen emaitza den behin betiko proposamenaz gain, berau sukaldatzeko egindako lan guztia eta azken hiru hilabetetan aurrera eraman den prozesuaren inguruko informazio ere egongo da erakusgai, bitarteko ezberdinez lagunduta: argazkiak, testuak, bileretan eta tailerretan landutako eta sortutako materialak, eta abar", azaldu dute Getxoberpiztu! ekimeneko sustatzaileek. Argazkian, proposamena garatu duen lantaldeak egindako bileretako bat / © Getxoberpiztu!
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!