Garoñako zentral nuklearra ixtea eskatu du Sopelako Udalbatzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 30a, 20:43

Bildu koalizioak aurkeztuta, Garoñako zentral nuklearra (Burgos) ixtea eskatzeko mozioa onartu zuen joan den ostegunean, urtarrilak 26, Sopelako Udalbatzak. Hainbat zehaztapen adostu ondoren, EAJ eta PSE-EE alderdien baiezkoa ere jaso zuen proposamenak. PPk, ordea, aurka bozkatu zuen. Horrenbestez, Espainiar Estatuko Gobernuari eta bere Industria, Energia eta Turismo Ministerioari Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra berehala itxi dezatela eskatuko dio Sopelako Udalak, Eusko Legebiltzarrak hartutako ebazpenari aintzat hartuz zeinen Espainako Gobernuari eskatzen zaion 2013ko uztailean Garoñako zentrala itxi dadin. Getxoko Udalbatzak ere ildo berean doan mozioa eztabaidatuko du biharko osoko bilkuran. Argazkia: © Sopela.net.

Onartutako mozioa:

2006. urtetik Garoñako zentral nuklearra Espainiar Estatuko zentralik zaharrena da. 1971. Urtean jarri zuten martxan eta 40 urteko balio-bizitzarako izan zen diseinatua, epe hori iazko martxoan gainditu zuelarik.

Zentralak segurtasun arazo zehatzak ditu, eta honi, korrosioaren ondorioz sortutako pitzadura arazoa gehitu behar zaio.

Zentrala lanean jarraitzeak onartezina den arriskua suposatzen du ingurugiroarentzat eta segurtasun eta osasun publikoarentzat, arriskuan jartzen baititu istripu kasuan eraginak sufrituko lituzkeen inguruan bizi diren milioika pertsonen bizitzak.

Arrisku guzti hauen jabe, Euskal Herriko gizarteak, azken urteotan, behin eta berriz eta modu masiboan eskatu du zentralaren itxiera.

Instituzioetatik ere, Gobernu Autonomikoak, Arabako Foru Aldundiak, Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Gasteizko Udalak, azken hamarkadan sarri azaldu dira gai honen inguruan, Estatu Espainiarreko Gobernuari zentralaren itxiera behin eta berriz eskatuz.

Frogatuta dago Garoñaren ustiapen baimenaren luzatzeak ez daukala justifikaziorik, izan ere, zentralaren ekarpen energetikoa honezkero bestelako sistema berriztagarriek betetzen baitute.

Hala ere, azken urteotan Espainiar Estatuko Gobernu ezberdinek zentralaren bizitza luzatzen tematu dira, ingurugiroa eta milioika pertsonen bizitzak arriskuan jarriz. Halako erabaki bat Espainiar Estatuko Gobernuak, zentralaren jabe diren, konpainia elektrikoen interes ekonomikoekiko mesede gisa baino ezin da ulertu.

Ekonomia ekologizatzea premiazkoa eta beharrezkoa da. Gure lurraldea jasangarria egiteak, Garoñaren jardueraren luzapenak suposatzen duen arrisku bizia ekiditera eraman behar gaitu. Era berean, energia iturri berriztagarrien aldeko apustu argi eta atzeraezina egiteaz gain, gaur egungo energia kontsumo maila birplanteatu behar dugu.

Guzti hau kontutan izanda, honako adierazpena aurkezten dugu Sopelako Udalbatzan eztabaidatua eta onartua izan dadin:

- Udal honek dei egiten dio Espainiar Estatuko Gobernuari eta bere Industria, Energia eta Turismo Ministerioari Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra berehala itxi dezaten, Eusko Legebiltzarrak hartutako ebazpenari aintzat hartuz zeinen Espainako Gobernuari eskatzen zaion 2013ko uztailean Garoñako zentrala itxi dadin.

- Udal honek Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra geldiaraztea xede duen edozein ekimen konsesuatzeko konpromisoa hartzen dute.

- Udal honek zentral nuklearrek suposatzen duten arriskuen inguruko lanketa dibulgatzailea indartu eta sustatzeko konpromisoa hartzen dute.

- Kontsumoaren gutxitze eta energia iturri berriztagarrien erabileran oinarritutako energia aurrezpenaren aldeko apustu garbia egiten dute. energia sistema publiko batetik abiatuz.

- Udal honek dei giten dio Espainako Gobernuari inbertsio plana eta egitasmoak gauzatu ditzan ongizatea eta lana ziurtatzeko zentralaren itxieragatik kaltetuak izan daitezkeen familientzat.

- Honako Osoko Bilkuraren akordioa posta bidez igorriko zaie Espainiar Estatuko Gobernuko presidente den Mariano Raxoiri , Industria, Energia eta Turismo Ministro den Jose Manuel Soriari eta zentralaren %50aren jabe den Iberdrola konpainia elektrikoari.

Sopelan, 2012ko urtarrilaren 27an.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun