Larunbatean Pirinioetako Auñamendi inguruetan galdutako bi mendizale onik aurkitu zituzten atzo Belaguako zonaldean, hainbat albiste agentziek zabaldu dutenez. Dirudienez, J.G.M. 52 urteko Barrikako gizona eta F.G.G. 24 urteko atarrabiarra, federazio baten kideak, lainoaren ondorioz galdu ziren, gailurretik jaistean. Mendizaleek 112 SOS Nafarroa Larrialdi Zerbitzuetara deitu zuten larunbat arratsaldeko 5ak aldera, ibilgailuak Belaguako aparkalekuan utzita, Auñamendiko gailurrerako bidea hartu zutela eta lainoaren ondorioz galduta zeudela azaltzeko. Mendizaleek azaldu zutenez, Laskunerako norabidean GR10 ibilbidea hartzeko asmoa zuten, bertan dagoen aterpe batera heltzen saiatzeko baina deia moztu eta Larrialdi Zerbitzuek Paueko suhiltzaileei eman zieten abisua. Argazkian, Auñamendi / cc-by-nc-sa jabarea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!