San Blas eguna ostatuko dute ostiralean Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 31a, 08:51

Aurreko urteetan bezalaxe, ostiral honetan, otsailak 3, San Blas eguna ospatuko dute Barrikan. Eguerdiko 12etan, meza egingo dute Andra Mari elizan, Elexalden. Eta horren ostean, luncha izango da. Horretaz gain, San Blas kordel eta erroskillak erosteko aukera ere egongo da elizarako bidean. Arratsaldean, berriz, trikiti doinuak eta karamelu eta pastelen banaketa izango dira Elorduy egoitzan. Hurrengo egunari dagokionez, Agate Deuna bezperan, goiz osoan zehar auzoz auzoz ibiliko dira kantatzen barrikoztarrak. Barrikako Nagusiek Elkarteak, Jubibarrikak sustatuta, goizeko 9etan abiatuko dira udaletxeko plazatik. Bukaera, berriz, 14:00etatik 15:00etara jarri dute, Nagusien Etxean. Udal Kultur Gunetik parte hartzera animatu dituzte herritarrak. Argazkian, otsailaren 3an San Blas eguna ospatu ohi dute barrikoztarrek / © Barrikako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun