Agate Deuna lehiaketan izena emateko azken eguna da gaur Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 31a, 10:48

Gaur amaituko da Leioako Santa Agedako Kantuen XXIII. Lehiaketan izena emateko epea, udal iturriek jakinarazi dutenez. Beti bezala, otsailaren 4an ospatuko da herriko hainbat tokitan. Sariketan parte hartzeko interesa dutenek gaur eman beharko dute izena Kultur Leioan (Jose Ramon Aketxe plaza, 11) edota 946 072 578 telefono zenbakiaren bitartez. Beti bezala, bi kategoria desberdin izango dira, bata 16 urtetik beherakoa eta bestea gorakoentzat. Jarduera eremuak, aurten bost izango dira, eta talde bakoitzak gehien komeni zaiona aukeratu beharko du. Zonaldeak hauek dira: Lamiako, Pinueta, Leioako erdigunea, San Bartolome / Basaez - Artatzagane eta Kandelazubieta / Udondo. Argazkian, neska-mutikoak Leioako San Bartolome baseliza ondoan abesten, Agate Deuna bezperan / © Leioako Udala.

Epaimahaiak talde bakoitzaren kantaldia entzun eta ezarririk dauden lekuetan bertan emango du puntuazioa. Epaimahaiaren epaia aldaezina izango da. Taldeei ezarririk dauden guneetako batean kantatzeko ordutegia esleituko zaie. Sariei dagokionez, hiru izango dira: lehengokoa 350 euro, bigarrena 250 euro eta hirugarrena 175 euro, guztiak garaikurra eta diplomarekin batera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun