Leioan honako ibilbidea egingo dute:
09:00 Lamia AEK.
09:30 Mendibile.
10:00 Santimami.
10:30 Santsoena (elektrika aurretik).
11:00 Hamaiketakoa.
11:30 Santsoena (2. zatia).
12:30 Solaetxeko kurba.
13:00 Peruri.
13:30 Sanbar.
14:30 Bazkaltzera.
"Beranduago etortzeko asmoa baduzu, ordutegia lagungarria izango zaizu. Beraz, ez hutsik egin eta etorri gurekin batera Agate Deunaz gozatzera! Eztarri beroa eta gogoa, besterik ez da falta! Giro ederra izango dugu!", adierazi dute Berbalamiñekoek.
Urtero legez, Santa Ageda bezperan, hamaika kantari-talde ibiliko da kalez kale eta baserriz baserri, ohitura zaharrari jarraituz. Uribe Kostako herri eta auzo gehienetan ere batuko dira auzokideak, otsailaren 4an. Arratsaldean, eragile asko irtengo da kantatzera, baina, Getxon eta Leioan, goizez ere ibiliko dira batzuk: Algortako Lauaxeta AEK euskaltegiak Bolue inguruko baserrietan kantatuko du, eta Leioako