Era berean, ipar-ekialdeko fluxua izango da nagusi eta, hala, Europatik eratorritako aire-masa erlatiboki lehorra izango da. Dena den, izango diren prezipitazioak elur moduan izango dira itsasoaren mailara ostegunean eta ostiralean zehar. Edozein kasutan, atmosferaren eboluzioa arretaz jarraitu behar da ikusteko azken konfigurazioak itsas-ibilbide gehiagoko ipar-ekialdeko haizeak ekartzen dituen ala ez, hezetasun eta prezipitazio gehiago utzita.
Egoera honekin, asteazkenean prezipitazio txiki-ertainak izan litezke eta elur-kota 1.300 metrotik 300 metrotara jaitsiko da egunean zehar. Azken orduetan, 0-100 metroen artean kokatuko da. Ostegun eta ostiralean zehar, printzipioz, prezipitazioak ez dira garrantzizkoak izango. Eskasagoak izango dira EAEko ekialdean, baina elurra agertzekotan edozein kotara ager daiteke. Kontraz, tenperaturak gero eta hotzagoak izango dira zenbat eta ekialderago.
Elurra eta izotza
0-3 graduren artean kokatuko dira tenperatuta maximoak kostaldean eta 0 gradutan barnealdean. Batez ere ostiralean izan daitezke balio negatiboak barnealdean. Kostaldean 0 eta -5 gradu artean kokatuko dira tenperatura minimoak, batez ere Gipuzkoan, eta -5 eta -3 gradutan Gipuzkoako barnealdean eta Bizkaiko barnealdean, hurrenez hurren. Araban, -5 gradutan kokatuko dira minimoak. Mendi-zonaldetan, gainera, -5 gradu azpitik egongo dira tenperaturak egun osoan zehar. Laburbilduz, Euskalmetek dio hotza izango dela protagonista astearen erdialdetik aurrera, edozein kotara elurra izan daitekeela eta izozte orokortuekin.