Inauterietako mozorro lehiaketa antolatu dute Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 1a, 09:27

Barrikako Udalak ume eta nagusientzako I. Mozorro Lehiaketa antolatu du. Otsailaren 18an (larunbata) egingo dute, arratsaldeko 6etan, udal pilotalekuan. "Lehiaketa banakoentzat izango da, eta ez da talderik onartuko", udal iturriek zehaztu dutenez. Parte hartzaileek desfile-ibiltokian zehar desfilatu beharko dute beraien mozorroa, epaileek baloratzen duten bitartean. Ondoren, sari-banaketa izango da. Lau kategoria izango dira: 0-6 urte, 7-12 urte, 13-20 urte eta 21 urtetik aurrera. Maila bakoitzeko irabazleek jostailu didaktikoak, zinema eta museorako sarrerak, eta abar... eramango dituzte. Bestalde, laugarren urtez, ogi txigortu lehiaketa antolatu dute Barrikan. Lehiakide bakoitzak ogizko dozena bat torrada aurkeztu beharko du, udaletxeko beheko solairuan, otsailaren 20an, arratsaldeko seietan. Ordu erdi beranduago hasiko dira epaileak horiek dastatzen, irabazlea zein den erabakitzeko. Horiek banatu ostean, hurbildutako jendeari ere ogi txigortuak probatzeko aukera emango diote. Argazkian, Inauterietan, ogi txigortu lehiaketa ere antolatzen dute Barrikan.

Lehiaketan izena emateko epea otsailaren 18an bukatuko da, 20:00etan. Horretarako, parte-hartzaileek Udal Kultur Gunera jo beharko dute: Udaletxeko bidea 2, 48650 / 946 775 163 / liburutegia[abildua]barrika.net. Bakoitzak tostadak aurkezteko bandeja hartu eta horiek aurkezteko modua azalduko zaio ere. Aurten sariak ondorengoak dira:

1. Bi pertsonentzako afaria Itxasgane jatetxean.
2. Bi pertsonentzako afaria Legaran jatetxean.
3. "Argituz" liburua (Barrikako argazkien liburua).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun