Agate Deuna bezperarako eztarriak berotzen hasiko dira gaur Astrabuduan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 1a, 10:12
Iaz egin bezala, aurten ere Erandioko Udal Musika Eskola eta Trabudu Dantzari Taldea batera ibiliko dira kantu kantari Agate Deuna bezperan. Gauzak horrela, 18:30ean irtengo dira Josu Murueta plazatik, larunbatean, kalez kale joateko. Hala ere, ekitaldia prestatzeko bi entsegu antolatu dituzte. Lehenengoa gaur, asteazkena, izango da, 18:30etik 19:00etara, Josu Murueta kultur etxean. Eta bigarrena, bihar, 18:15etik 18:45era, Altzagako Musika Eskolan. Baina, ez dira bi talde horiek hilaren 4an Erandioko kaleak hartuko dituzten bakarrak. Altzaga ikastolako hainbat ikasle eta gurasok 18:00etan jarri dute hitzordua, Kantagunearekin batera, auzoan barrena koplaka aritzeko. Beste horrenbeste egingo du Altzaga abesbatzak, baita Mendibaiarte koruak ere. Azken hori 20:00etan abiatuta. Argazkia: © Erandioko Udala.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun