Gizon bat larri zauritu da trafiko istripuan Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 2a, 00:50

55 urteko gizonezko bat larri zauritu da Erandion, trafiko istripuan, gidatzen zuen furgonetarekin errepidetik atera denean, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Ezbeharra BI-738 errepidean gertatu da, 13:50ean, Euskal Herriko Unibertsitateko campusera joateko bidean. Ertzaintzaren arabera, Volkswagen markako furgoneta errepidetik atera da eta, ondorioz, 55 urteko gizonezkoa Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute, larri. BI-738 errepidea itxi ere egin behar izan dute eta 15:00ak arte auto-ilara luzeak izan da. Argazkian, trafiko istripu bat artxiboko irudian / © Leioako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun