Basakiren "Maiatzean meatzean" izango da aurtengo Ibilaldiko abestia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 2a, 10:39

2012ko Ibilaldirako kanta lehiaketa egin eta gero, Basaki euskarazko metal talde leioaztarra garaile atera da, "Maiatzean meatzean" abestiarekin. Bost taldek lortu zuten finalera iristea, baina azkenean Basakikoek eraman dute saria. Azken txanpara heldutako banden arteko lehian irabazlea hautatzeko Interneten eskegitako orrian 5.800 boto baino gehiago jaso ziren eta bozen %38 lortuta nagusitu dira Leioakoak, Bizkaiko ikastolen jaiaren antolatzaileek zehaztu dutenez. "Maiatzean meatzean" kantaren hitza Ion Barrocal bertsolari eta Traparagango ikastola kide ohiak idatzi. Ibilaldia maiatzaren 27an ospatuko da Trapagaranen. IbiPuntoZero izango da leloa. Argazkian, Basaki laukote leioaztarrak 2011ko maiatzean kaleratu zuen "Egunero hasten da" bere laugarren lana / © Basaki.

Entzun aurtengo Ibilaldiko abestia:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun