Babes sozialaren Sistemak ematen zuen laguntza pixka, lehen ere exkaxegia gaurko behar izanei erantzuteko, zerbitzu publikoen pribatizazioak hankaz gora jarri du.
300.000 pentsiodun daude pobreziaren eremuan, pentsioak izoztuta, pentsio askorentzat erreferentzi den Lanbide-arteko Gutxieneko Soldata ere berdin, KPIa bermatu gabe eta %1aren igoera pentsiodun guztiei egindako iraina bilakatu delarik.
Fiskalitatea aipatzen badugu, PFEZak igoera berri bat izan du, bereziki mingarria maila sozial baxuenentzat. Aldi berean progresioaren irizpidea ez da behar bezain zorrotz aplikatu, hau da, gehiago duenak gehiago ordain dezala.
Iruzur fiskala zuzen bideratzeko ahaleginak oinarrizko errenten baitan jartzen du jo-puntua, eta ez urtez urte milioika eta milioikako iruzurra egiten dutenengan.
Horra hor zergatik atxikitzen gatzaizkion otsailaren 4an egingo den manifestaldiari eta dei egiten diegun pentsiodun guztiei egun horretan parte har dezaten.
- Hemen eta orain, pentsioak bermatu.
- Pentsio bat bera ere ez mila euroren azpitik.
- Babes Sozialaren Euskal Sistema, publikoa eta osoa.
Otsailaren 4an zatoz Bilbora, Jesusen Bihotzaren plazara. Pentsionistok 17:30ean bilduko gara Kale Nagusia eta Areiltza Doktorea kalearen artean (Renault ondoan).
Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa eta Arabako Pentsionisten Plataformak