Gizon bat atxilotu dute Getxon bikotekidea itotzen saiatzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 2a, 13:02

Ertzaintzak 25 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizaldean Getxo udalerrian, bikotekidea jo eta burkoarekin itotzen saiatzea egotzita. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera, goizaldeko ordu biak aldera, SOS Deiakek emakume baten deia jaso du honakoaz ohartaraziz: "Laguntza, hil egin nahi naute!". Baina, deia eten egin da hitz egiten ari zirenean. Polizia iturriek adierazi dutenez, bikotekideak kendu egin dio telefonoa kolpe batez eta eskegi egin du. Hala ere, kaletik oihuak entzunda, beste pertsona batek deitu du eta erasoa non gertatzen ari zen jakinarazi dio Ertzaintzari. Agenteak etxebizitzan bertaratu dira eta 25 urteko ustezko erasotzailea atxilotu eta emakumezkoa Gurutzetako ospitalera eraman dute, zauriak artatzeko. Dirudienez, bikotea eztabaidan aritu da eta ondoren gizonezkoak iletik tira egin dio emakumeari, paretaren kontra bultza egin dio eta buruko kuxin batekin itotzen saiatu da. Argazkian, emakumeenganako indarkeriaren kontrako protesta Algortan, artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun