Kukutza II gaztetxea berriro okupatzen saiatzeagatik zabaldutako auzia artxibatzea erabaki du Bilboko Instrukzioko 6. Epaitegiko magistratuak, beste beste,
Efe albiste agentzia espainolak zabaldu duenez. Epailearen arabera, "ezin da usurpazio delitutzat jo jabeen utzikeriagatik hutsik dagoen eraikin batean sartzea". Pasa den azaroaren 16an, Kukutza III bota pare bat hilabetera, 1998an Errekaldeko gazteek hiru hilez izan zuten Larraskitu kaleko lokalera sartu ziren berriro ere 27 lagun,
haietako sei Itzubaltzeta / Romokoak. Han hiru ordu t'erdiz garbiketa lanetan aritu ziren harik eta Ertzaintzak horma apurtu eta bertatik agindurik gabe kanporatu zituen arte. Tartean, salaketa jarri zuten epaitegian eraikinaren jabeek. Oraingo erabakia ikusita, ordea, "epaitegietatik datozen azken berriek okupazioa delitua ez denaren ideia indartuta" ateratzen dela adierazi dute,
plazaratutako idatzian,
Kukutza kolektiboko kideek, "azkenengo hilabeteetan hainbat gaztetxeen kontrako epaiketak artxibatu baitira". Besteak beste, horren adibide bezala jarri dute
Erandioko Kalezulo gaztetxea. Bertoko okupen aurkako auzia ere artxibatu egin dute orain gutxi. Argazkian, Larraskituko lokala pasa den azaroaren 16an, ertzainek gazteak kanporatu ostean / cc-by-nc-sa Kukutza.