2009ko irailean auzipetu zituen Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak aipatu 13 lagunak, "ETAko kide izatea edo erakunde armatua laguntzea" egotzita. Urte hartako martxoan D3Mk eta Askatasunak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu nahi izan zuten, baina Auzitegi Gorenak baliogabe utzi zituen, Batasuna legez kanpoko alderdiarekin harremana zutelakoan. Fiskalak 9 urteko espetxe zigorra eskatzen du Rodrigo, Zubiaga eta Urkaregirentzat.
Atxiloketak eta espetxea
Iker Rodrigo, Eli Zubiaga, Arantza Urkaregi eta beste bost herritar 2009ko urtarrilaren 23an atxilotu zituen Espainiako Poliziak, D3Mren aurkako operazioan. Zortziak 2010eko martxoaren bukaeran atera ziren kartzelatik.