Bihar da Itzubaltzetako autodefentsa tailerrean izena emateko azken eguna

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 3a, 16:42

Otsailaren 11rako, larunbata, autodefentsa ikastaroa antolatu du Itzubaltzetako Emakume Asanbladak. Eskolak goizeko 10:30etik 13:30era eta arratsaldeko 15:00etatik 18:00etara emango dituzte. Tailerrerako erabiliko duten gelara abiatzeko, Gobela kiroldegiko liburutegian jarri dute. Ikastaroak toki mugatuak ditu eta izena emateko epemuga bihar, larunbata, izango da. Bitartean, Branka herriko tabernan jarritako zerrendan sartzeko aukera izango da. Tailerra eta bazkariarengatik sei euro ordaintzea eskatu du IEAk. Autodefentsa tailerrean alde fisikoari erreparatuko diote, defendatzeko metodo ezberdinak aztertuko dituztela. "Baina hori baino garrantzitsuagoak diren konfiantza eta autoestimua lantzen ere ikasiko dugu", itzubaltzetarrek azaldu dutenez. Argazkian, Itzubaltzeta / Romoko hainbat emakumek eraso sexisten aurkako elkarretaratze batean.

2010eko uztailaren 11, emakume bat bortxatu zutenetik hainbat sexu-eraso salatu ditu Itzubaltzetako Emakume Asanbladak. Pasa diren azaroan eta abenduan, ordea, sexu-erasoen eta eraso sexisten inguruan kontzientzia hartzeko hiru zine-forum egin zituzten, zenbait auzokiderekin izandako elkarrizketak biltzen dituen dokumentala plazaratu zutela. Halere, gaur goizaldean bertan eraso berri bat jaso dute bi emakumek herriko taberna batean.

Ikastaroaren kartela

IEAAUTODEFENTSA copia
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun