Bertan behera gelditu da Irrintzi eta Fiachras taldeen kontzertua Txorimalon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 4a, 16:49

Antolatzaileekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, bertan behera gelditu da, gaur arratsaldean, Aiaraldeko Irrintzi eta Bergara, Lazkao zein Legazpi artean sortutako Fiachras taldeek eman behar zuten kontzertua. 20:00etatik aurrera egongo ziren Getxoko Txorimalo gaztetxean. Bestalde, Gazte Asanblada Sopeloztarrak (GAS) jakinarazi duenez, salgai jarri dituzte jada hilaren 11n egingo duten bertso bazkarirako txartelak. Sekeko gaztetxean bertan zein Plaza Beltza herri kultur-gunean egongo dira salgai, 6 eurotan. Gaueko 9etan hasiko den afariaren ostean, Imanol Uria eta Peio Arondo gazteak arituko dira bertsotan. Argazkian, Fiachras Bergarako gaztetxean / © Fiachras.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun